IA-IA Aritz Arregi - Aitorpen baten lerroak
Betiko Musika
0:00 / 0:00
IA-IA Aritz Arregi - Aitorpen baten lerroak
113 просмотров · 3 нед. назад
Betiko Musika
45 подписчиков
113 просмотров · 3 нед. назад
Jatorria:
https://argitzalean.wordpress.com/201...
Letra:
Aitorpen baten lerroak,
hitz hotz zein beroak,
bizitzak ere agertzen ditu maiz gazi gozoak.
Izen baten oroimena,
unearen bizipena,
igaro denak ez du berotzen hotzaz bizi dena.
Hasieraren gozoa,
segida ederragoa,
bi bihotz haien iturburua zen ilusioa.
Bat bateko hodei pila,
inguruan jira-bira,
ulertzen ez ziren arimak kexu agertu dira.
Euria degu segidan,
babes hadi- esan hidan,
aitorpen harek amaieraren berri eman zidan.
Ez dezagun gerrik sortu,
guda batean bihurtu,
irabazi nahiduenak ere galtzen jakin behar du.
Guda bateko porrota,
bizitza hartatik bota,
demonio txarrenari ere (halakorik) ez nioke opa.
Beharrez dizut aitortu,
ez zazula gaizki hartu,
etorkizunik ez dago eta hobe degu moztu.
Aitortuko dut jarraian,
guztia argitu nahian,
egia esan garrantzitsua zara ene bizitzan.
Antzeztu dezagun orain,
ez zaitea gelditu zain,
bizitza eutsi, aurrera segi, erregu zenidan.
Zuk esaidazu zer garen,
zerk espero gaituen,
pentsatuko dut, galdetuko dut, prest ote nagoen.
Guzti hura amaitzean,
egoera ulertzean,
jakin nahi nuke nola zeundeken nire paperean.
Eta horrela beharko,
hau ez data aldatuko,
argazkientzat dudan kaxoian zara geratuko.
Geratu edota gorde,
itxita bailitza hobe,
tartean diren esaldi hoiek min egiten dute.
Etzazu aurpegiratu,
badut eta nahiko damu,
erraietatik moztu beharrak mina ematen du.
Hodei grisen euripean,
bihotzaren itzalpean,
malkoak ere sortu hoi dira guztia batzean.
Beldurrak eta damuak
helduta diren eskuak,
ur pixkat bota erre ez gaitzan bizirik den suak.
Muxu bat zu agurtzeko,
oroimena gozatzeko,
egin gabeko nahiek oraindik hor diardutelako.
Aurrera begiratzean,
pasatakoak atzean,
izen berriak ikas ditzadan denboraren kalean.