GABON, ONDO LO EGIN - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
Loa eta Laia
0:00 / 0:00
GABON, ONDO LO EGIN - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz
62 895 просмотров · 3 года назад
Loa eta Laia
4,72 тыс. подписчиков
62 895 просмотров · 3 года назад
BEDERATZIGARREN ATALA: GABON, ONDO LO EGIN
Ametsetan irudimenak hegan egiten du. Ametsen bitartez, haurrak egun osoko bizipenak bereganatzen dituzte. Loa eta Laiaren atal honetan abesti berezi bat sortu dugu: gurasoek buruz ikasteko eta umeei lo egin aurretik abesteko aproposa den kantua. Erritmo lasaia eta barea du, ukelelearen doinuarekin lagunduta. Lotara joateko ordua heltzen denean, pantailak alde batera utzi eta goxo-goxo txikiei kantatzea gomendatzen dizuegu.
Ondo lo egin,
amets politekin.
Harpidetu▶️ https://labur.eus/loaetalaiagara
Entzun▶️ https://labur.eus/loaetalaiamusika
Babestu▶️ https://www.loaetalaia.eus
#loaetalaia #gabon #marrazkibizidunakeuskaraz
GABON, ONDO LO EGIN
Gabon, gabon
bihar arte gabon
ondo lo egin
amets politekin.
Eguna amaitzera doa
ipuinaren ordua da,
koloretako unibertsoa
lasai-lasai datorrela.
Gabon, gabon
bihar arte gabon
ondo lo egin
amets politekin.
Izaren azpian zaude
goxo-goxo, epel-epel,
entzun lasai nire ahotsa
zuretzat mundu berri bat asmatzen.
LANTALDEA
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara
©Paraxut Produkzioak 2023