Перейти к содержимому

HONDARTZAN eta MENDIAN - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 3x06

Loa eta Laia

0:00 / 0:00

HONDARTZAN eta MENDIAN - LOA eta LAIA I Marrazki bizidunak euskaraz I 3x06

5 086 просмотров · 1 год назад
Loa eta Laia
4,72 тыс. подписчиков
5 086 просмотров · 1 год назад
HIRUGARREN DENBORALDIA - SEIGARREN ATALA: HONDARTZAN eta MENDIAN Familiarekin oporretan primeran pasatzen dugu. Hondartzara edo mendira egiten ditugun ibilaldietan, natura zaintzea denon ardura da. Loa eta Laiaren atal honetan, basoan, kostaldean, itsasoan eta beste ingurune natural askotan gaudenean errespetuz jokatzearen garrantziaz aritzen gara. Zaborra batu, batu, batu, batu eta gero birziklatu! Harpidetu▶️ https://labur.eus/loaetalaiagara Entzun▶️ https://labur.eus/loaetalaiamusika Babestu▶️ https://www.loaetalaia.eus #loaetalaia #hondartzanetamendian #marrazkibizidunakeuskaraz HONDARTZAN eta MENDIAN Goazen hondartzara egun-pasa, eguzkiaz eta itsasoaz gozatzera, eguzkitakoaren azpian hamaiketako ederra: patata-tortilla, meloia eta platanoa. Eta etxera joan aurretik dena garbi dagoela begiratu eta jaso guztia. Zaborra batu, batu, batu, batu, eta gero birziklatu. Goazen mendira egun-pasa, motxila eta botak jantzita, tontorrera igo ondoren, hamaiketako ederra: solomo-bokata, sagarra eta madaria. Eta etxera joan aurretik, dena garbi dagoela begiratu eta jaso guztia. Zaborra batu, batu, batu, batu, eta gero birziklatu. LANTALDEA Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio Musika moldaketak: David Sanchez Damián Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara Bizkaiko Foru Aldundia Loa eta Laia telesail musikatuaren hirugarren denboraldiko babesle nagusia da. ©Paraxut Produkzioak 2025