ANARRU EGUNA 2025
BakiokoUdala
0:00 / 0:00
ANARRU EGUNA 2025
248 просмотров · 1 год назад
BakiokoUdala
197 подписчиков
248 просмотров · 1 год назад
Bakioko aratusteetako jaiaren irudiak. Bakioko tradizioan oinarrituta, aratuste herrikoiak berreskuratu zituzten 2024an herrian. Izan ere, Itxas-Alde dantza taldeak urtero Euskal Herriko inauteriren baten eszenaratzea egin ostean, Bakioko historian arakatzen hasi eta konturatu ziren herrian bertan ere bazegoela aratusteak ospatzeko ohitura berezi bat: anarruena. Herrian anarruak irteten ziren kalera, baserri eta auzoetako bideetara, iluntasuna lagun. Antzina “anarru” hitza “mozorroa” izendatzeko erabiltzen zen, eta herriko aratusteetako pertsonai nagusiari ere “anarru” deitzen zitzaion. Berba horrek badu berezitasuna, Bakion bakarrik erabili izan delako.