Перейти к содержимому

Ponga bailaran Asturiasen mendi ibilaldie ezusteko atseginekin PR AS 213

ergonekoapala

0:00 / 0:00

Ponga bailaran Asturiasen mendi ibilaldie ezusteko atseginekin PR AS 213

130 просмотров · 11 дней назад
ergonekoapala
693 подписчика
130 просмотров · 11 дней назад
Gaurko hontan Asturiasen oporretan jarraitzen degun hontan, Cangas de Onis herriaren inguruan geratzen dan Ponga bailaran ibilbide zirkular bat egingo degu. PR AS 213 kodea izango du, eta 9 Km eskax eta 325 mko desnibela izango du, beraz, zailtasun haundiegirik izango ez duen ibilbide bat. Edukitzekotan, igoera guztia azken 2 Km etan metatzen dela da. Horretxek egiten du azken aldapa pixkat zailtxagoa. Baina berez zailtasunik batere ez duen ibilbide goxo bat, basoan erabat estalian eta itzalpean egiten dena. Aipatzekoa da ikus daitezkeen zuhaitz mota desberdin ugari elkarrekin denak batera: Haitz, Astigar, Urritzondo, Gorosti... baino pagorik ez. Beraz familian egiteko ibilbide xamur bat. Aipatu, azpimarraz, azkeneko igoerak duela zailtasun bakarra. Hemen wikiloceko esteka, baina esan beharra dago, oso ondo dagoela markauta, eta ez dela behar kasu hontan trackik. Hala eta guztiz ere, hemen doa: https://loc.wiki/t/280559717?wa=sc Baina bideoko abentura ez da hemen bukatzen, zeren eta informazioa bulegoan (hartu ohitura horrelako lekuetara joatea gomendio bila) bazkaltzeko tokiaz galdetzean, ondoko herrira joateko esan sigun, SOBREFOZ herrira. Eta hor izan genuan ezustekoa, Casa Benigna jatetxean, 23€ balio dituen menu bat topatu genuela (tenporaba baxuan 13€ balio du...) eta hiru platerkara zituena. Lehena zopa aukeran, haragina edo gibelana. Nik azken hau hartu nuen eta nere familiakideek bestea. Eta desberdin eskatuta, heltzeetan ekartzen dizuete jana, eta horrela denetatik jan dezakezu. Hori da nere gomendioa, eta beraiek eman zigutena ere bai, desberdinak eskatzeko, eta dena probatzeko. Oso goxoa zegoen Bigarren platera denentzako berdina aukera gabe, Fabes. Indaba zuria bere sakramentuekin. Hemen Konpango esaten zaio. Mundiala, oso goxoa. Nere gomendioa da, Fabesak eskatu behar badituzue, betiko herriko jatetxe hauetako batean eskatzea dala, orduak eltzean dagoen jana izango delako. Jatetxe batailero baten eskatzen badituzue, erabat ondo egosi gabe eta ondoren pisu pisu egongo zarete. Eta hirugarren platera berriz, basurde hegosia edo antxumea saltsan. Hemen ere bietatik eskatu eta bapo jan gendun. Eta ezinean geundenean, oraindik mahaiburukoak edo postreak tokatzen ziren.... Erabat gomendagarria. Eta azkeneko ezustekoa berriz, jatetxekoek , 200 metrora bainatu ahal izateko putzu bat zegoela esan zigutenean izan zen. Zorionez, aurreko egunetik autoaren maleteroan genituen bainujantziak... Mendiko ura, fresko freskoa, baina aurpegian irriparre bat jartzeko modukoa. Beraz plan bikaina hau, egin nahi baduzue, mendia, bazkaria eta bustialdi eder batekin errematatuz. Nire kanalean aurrez badut antzeko bat, Las Xanas eta Casa Generosa deritzona, baino hau ere kategoria hortan sartu daiteke zalantzarik gabe. Baino aurrez jatetxean lekua hartu, badaezpada ere. Nik bideoan hau guztia irudikatu nahi izan dut, baino tira, gertatu ahala grabatu dut eta planifikatu gabe, bereaz, irten dena irten da. Gozatu baztarretan eta pozik bizi!!!!!