Перейти к содержимому

Correllengua Agermanat 2026

AEK

0:00 / 0:00

Correllengua Agermanat 2026

580 просмотров · 4 месяца назад
AEK
7,76 тыс. подписчиков
580 просмотров · 4 месяца назад
Correllenguaren kilometro internazionalean parte hartu zuen atzo KORRIKAk Bartzelonan bizi diren hainbat euskaldunekin eta naziotako lagunekin. Euskera eta katalanaren alde egiteaz gain, irlandesa, gaelikoa, bretoiera, amazigera eta aragoierarekin partekatu genuen kilometroa, eta gure Irlandako lagunek pasa ziguten Correllenguako “flama” deituriko lekukoa, sua baitarama. Kataluniako Correllengua 1995an Mallorcan sortu zen, Joves de Mallorca per la Llengua-k bultzatuta. Hasieratik, argi zuten eredua: Euskal Herriko Korrika-n inspiratu ziren, hizkuntza baten aldeko mobilizazio herritar handi bat posible zela ikusita. Correllenguan, ordea, ez dute gauez korrikarik egiten, baizik eta egun argiz. Correllengua Agermanat-ek jauzi bat proposatu du aurten: tokian tokiko ekimenak konektatu eta herrien arteko elkarlana indartzea. Hala, Herrialde katalanetan, osorik, egin den aurreneko esperientzia izan da, “agermanat” (senidetua) izpirituarekin.