Kherau - Nirekin ez bazaitut "radio edit"
Elkar Musika
0:00 / 0:00
Kherau - Nirekin ez bazaitut "radio edit"
1 123 просмотра · 5 лет назад
Elkar Musika
18,3 тыс. подписчиков
1 123 просмотра · 5 лет назад
KHERAU - NIREKIN EZ BAZAITUT
-----------------------------------------------------
https://www.elkar.eus/es/musika_fitxa...
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
KHERAU talde bizkaitarrak bere hirugarren diskoa aterako du 2021eko udazkenean, irailean, ELKAR argitaletxearen zigilupean. Diskoa 2020ko urtarrilean grabatzen hasi zen arren, asko luzatu da prozesua, pandemia tarteko.
Eraberritutako talde batekin aurkitzen gara, eta, aurrerapen abesti honi nolabaiteko country kutsua aurkitzen badiogu ere, diskoa bere baitan oso anitza izango da estilo aldetik.
Nirekin ez bazaitut abestian maitasunaz hitz egiten da, maitasun mota ezberdinez; minez, pozez, konplizitateez…
KHERAU taldeko kideak: Gaizka Andollo (perkusioak, ahotsa), Ibon Ordóñez (kitarra, mandolina eta bouzoukia, ahotsa), Iker Lope de Bergara (txirula, alboka eta kitarra, ahotsa), Ekain Alzola (baxu elektrikoa eta kontrabaxu, ahotsa) eta Eneritz Gorritxategi (trikia, ahotsa).
Esan bezala, diskoa irailean kaleratuko da eta dagoeneko irekita dago udazkenerako kontratazioa helbide honetan: info@kherau.com