Euskara hauspotzen
Kiliklon www.kiliklon.com
0:00 / 0:00
Euskara hauspotzen
660 просмотров · 9 лет назад
Kiliklon www.kiliklon.com
166 подписчиков
660 просмотров · 9 лет назад
2016ko maiatzaren 28an Leitzan izango den Udalerri Euskaldunen Egunerako sortutako abestia.
EUSKARA HAUSPOTZEN
Ikusita zeudela gabezi ugari
beldurrik izan gabe zetorren lanari
pentsatzen hasi ziren zenbait ameslari
arnasa nola eman gure hizkuntzari.
Aitzindarien lana eskertu beharko
bidea zabaltzea lortu dutelako.
Urtetan egin dute lan dotore asko
arnasguneak sortzen euskararentzako.
Euskara sustatzeko behar duen gisara
udalerriak gero eta gehiago gara
indarrez berritzeko euskararen galda
UEMAren hauspoa bikaina izan da.
Elkarlan dotorean irrikaz eta gogoz
euskaratik eta euskaraz jarduteko asmoz
ausardiaz ereiten buru eta bihotz
ereindako hazien emaitzak badatoz.
HAUSPOTZEN, HIZKUNTZAREN SUA INDARTZEN
HAUSPOTZEN, EUSKARA MAITATZEN
HAUSPOTZEN, LANEAN, PASIOZ, ADOREZ
HAUSPOTZEN, 25 URTEZ.
Hitzak: Miel Mari Elosegi, 'Luze', Leitzako Bertso Eskolako kidea.
Musika:
· Txistuak: Unai Zabaleta.
· Ahotsak: Leitzako Erleta eskola eta Dj Porru.
Tomson Gorostegi, Kiliklon ekoizpenak.
Irudiak: Juanpe Murillo, Pablo Feo, Tomson Gorostegi.