Askatasunaren Ibilkuntza
IrabazikoDugu778
0:00 / 0:00
Askatasunaren Ibilkuntza
15 777 просмотров · 16 лет назад
IrabazikoDugu778
32 подписчика
15 777 просмотров · 16 лет назад
Telesforo Monzonek idatzitako kanta.
Hitza:
Euskal Herria jaiki hadi
ta eman hadi bidean
Erreka ondoan jarriko haiz
argi-hastea sortzean.
Ibil ta ibiliz ibilian
aurkitzen baduk askatasuna
esango diok gure herria
bidez bide bere bila dabilela.
Euskal Herria, jaiki hadi...
Geure haurrok lapurrak balira
biziko lirateke jauregietan
Baina herria maite dutela-ta
usteldu beharko burdinen artean.
Euskal Herria, jaiki hadi...
Neure seme bakarra
Burgosen daukat ilunetan
Neure alaba zaharrena
etxetik joana ihesitan
Geure gizona izana
Solluben jausia odoletan
Baina ez dut negarrik
irabazi nahia baizik.
Baina ez dut, ez dut negarrik
irabazi nahia baizik.