Перейти к содержимому

BEC 2013 kartzela (Sustrai Colina)

Gabi de la Maza

0:00 / 0:00

BEC 2013 kartzela (Sustrai Colina)

10 935 просмотров · 12 лет назад
Gabi de la Maza
96,2 тыс. подписчиков
10 935 просмотров · 12 лет назад
Frankismoan ibilia bide ezkututan barna Espainiko espetxetan utzi dut nere aztarna Neretzat ere jo zuten ateratzeko alarma ta geroztik gozatu dut bizi askearen xarma Baina patuak berriro mamu zaharrera narama sofan eserita gaude ni ta umearen ama gaur gure umea baita auzitegira doana gaur gure umea baita auzitegira doana Amak korapilatua ta goibel dauka barrena ni berriz ni zulo berean egin behar dut errena horrelakotan sentitzen da bat hutsaren urrena zer esanik ez badaki audientziak dakarrena kartzela nik igaro nuen urte pila nabarmena ta orain bete behar dut senarra ta aitarena eta egia esan ez dakit bitan zein den okerrena eta egia esan ez dakit bitan zein den okerrena Nekeza bat asumitzen bizitzak ipini rola nik ere negar egiten dut eta galtzen dut kontrola eguna ailegatu da espero gabe inola semea audientziara doa borborka odola nahiz ta begiratzen didan fuerte ia ez axola nik eskutik heldu diot umea zenean nola semea jakin ezazu zurekin harro nagola semea jakin ezazu zurekin harro nagola