'IX. Zapi Janztea' bertso saioa (1) (Zaldibia, 2026-10-17) (1,00'15'')
Anbune
0:00 / 0:00
'IX. Zapi Janztea' bertso saioa (1) (Zaldibia, 2026-10-17) (1,00'15'')
441 просмотр · 20 часов назад
Anbune
4,98 тыс. подписчиков
441 просмотр · 20 часов назад
Bederatzigarren edizioa izan du aurten, Zaldibian egiten den Zapi Janztea bertso saio lehiak. Baina lehia honek ez du txapelketa baten antzik: lau bertsolarik hartzen dute parte; proposatzen zaizkien ariketak ez dira berdinak denentzat, eta azkenik, bertara hurbildu diren ikusleak dute azken hitza, hau da, jendeak aukeratzen du zapiduna. Txapela jarri beharrean, zapia ipintzen zaio buru gainean irabazleari eta hori, aurreko urteko irabazleak egiten du. Beraz, irabazlea hurrengo urteko saiora etorri beharrean aurkitzen da. Antolatzaileek gonbidatzen dituzte beste hiru bertsolariak. Aurtengoan, honako hauek izan dira protagonistak: Maider Arregi iazko irabazlea; Igor Elortza, Oihana Bartra eta Xabat Illarregi. Saroi Jauregi aritu da gai-jartzaile lanetan. Xabat Illarregi gertatu da irabazle! On egin!