Перейти к содержимому

Gogoaren jazarpenak -Erramun Martikorena-

Euskal Karaokeak

0:00 / 0:00

Gogoaren jazarpenak -Erramun Martikorena-

2 860 просмотров · 11 лет назад
Euskal Karaokeak
50,3 тыс. подписчиков
2 860 просмотров · 11 лет назад
Zure garaiko muxuak egunsentiko ihintza zure bi ezpain goriak bihotz taupaden bizitza herri honen oinazea jasangaitza ta bortitza elgarrengandik urruti jarri diguten baldintza Askatasunaren muga etsaien ziba likitsa nire inguruan lau murru eta bakardade hitsa halere sines nezazu gaur irabazten gabiltza borrokan tinko izatea da garaipenaren giltza Udaberriko liliak zabal eguerdi aldera iguzkiaren beroa murgilduz doa barnera hamentxe ta han sentitzen naiz lili horien antzera ardurak jiten zitzaizkit ondorapenak atzera Ez dezagun inoiz etsi joan gaitezen aurrera gau beltz hunek ere noizbait izanen du bukaera hortan itzuliko gara euskaldun denak batera mundura sortu gintuen herriaren magalera Besarkada eztiño bat gurasoentzat aurrera miresgarria da zinez beren maitasun gardena nahiz ta bihotz zolatan sartu dieten eztena gogo berrien iturri bilakatzen dute pena Etsaien zapalketari gogoaren jazarmena Zein azkarra den maitea zuengandik datorrena horrela nola ez atxik zutik ta tinko kemena zuen amodioa da elikatzen gaituena Zein azkarra den maitea zuengandik datorrena horrela nola ez atxik zutik ta tinko kemena zuen amodioa da elikatzen gaituena.