Koban - Iritsi da eguna
Koban Taldea
0:00 / 0:00
Koban - Iritsi da eguna
22 418 просмотров · 10 лет назад
Koban Taldea
558 подписчиков
22 418 просмотров · 10 лет назад
16/08/16-ean Kobanek Sardiñerrian emandako kontzertuko "Iritsi da eguna" abestia. "Sonko films"ek grabatua.
Iritsi da eguna,
Bihotza ahotik irten zait bat batean
Ezagutu dudanean
Bizitzak gatzik ez du
Ezin bazara maitemindu
Tren bakarra eta ezin galdu
Iritsi da eguna
Ogia erostera joan naiz txandalean
Makarrak kendu artean
Nor ta bera topatu
Eta geratu naiz mutu
Ideiak zaizkit guztiz urtu
Non da manuala, ikasteko rituala
Aurkituko al det ipuinetako printze ideala?
Non da manuala, ikasteko rituala
Aurkituko al det ipuinetako printze ideala ez nadin gera neska zaharra??
Iritsi da eguna
Parrandan atera gera eta txoznetan
Gertu goizeko bostetan
Txapa galanta ematea
Hau da alkoholan kaltea
Izutu ote dut nire maitea?
Iritsi da eguna
Gerritik estu helduko det eta goxo esan
Nirekin lo egin dezan
Tabernetan bilatu
Baina etzaitut topatu
Radarrak ez dit funtzionatu
Non da manuala, ikasteko rituala...
Iritsi da eguna
Dutxatu, orraztu, jantzi, prestatu eta kondoiak
Ase ditzadan gaur nahiak
Aizu ze plan duzu gero?
Gaur etzazu ezer espero
Berriz etxera bero-bero
Iritsi da eguna
Eskuratu dut nire altxorra azkenean
Gaua izara artean
Kontzentratu ezinik
Ezin kendu gainetik
Hanka puntetan noa etxetik
Non da manuala, ikasteko rituala...
Iritsi da eguna
Telefonoak jo du eta hara!
Nirekin oroitu zara
Lehen nuenak amestu
Orain lekurik eztu
Beste batekin naiz tontotu