Перейти к содержимому

Presioak eta diskriminazioa salatu dituzte Gorraizko jaietan LGTBIQ+ bandera batengatik

Ahotsa Info

0:00 / 0:00

Presioak eta diskriminazioa salatu dituzte Gorraizko jaietan LGTBIQ+ bandera batengatik

1 004 просмотра · 1 день назад
Ahotsa Info
17,6 тыс. подписчиков
1 004 просмотра · 1 день назад
Eguesibarreko hainbat taldek elkarretaratzea egin dute Gorraizen, elkarteak kudeatzen zuen txosnan LGTBIQ+ bandera bat jarri ondoren aurreko jaietan izan ziren presioak, errieta eta diskriminazio egoerak salatzeko. 🔴 Zure ahotsa gorenera eramateko, egin zaitez bazkide! ✍️ https://ahotsa.info/ahotsakide/ 📲 edo egin ekarpen bat bizum bidez 12954 kodea jarriz (Mintza Komunikazio elkartea). 🔴 Para llevar tu voz a lo más alto, hazte socix de Ahotsa.info! ✍️ https://ahotsa.info/ahotsakide/ 📲 o realiza una aportación a traves de bizum con el código 12954 (Mintza Komunikazio elkartea). Eguesibarreko hainbat elkartek publikoki gaitzetsi dituzte Lafarruka Batucadak Gorraizko jaietan salatutako gertakariak. Kolektiboaren arabera, kudeatzen zuen txosnan LGTBIQ+ bandera bat jartzeak presio, errieta eta diskriminazio egoerak eragin zituen. Erakunde sinatzaileek defendatzen dute jaiek eta espazio publikoek pertsona guztiek askatasunez eta segurtasunez parte hartzeko eta adierazteko moduko lekuak izan behar dutela, eta arbuiatu egiten dute jokabide homofobo, transfobo, arrazista, sexista edo diskriminatzaile oro. Komunikatuan, gainera, Eguesibarreko Udala osatzen duten talde politikoek gertatutakoaren aurrean duten jarrera publiko egitea eta bizikidetzarekin, aniztasunarekin eta berdintasunarekin duten konpromisoa argi eta garbi adieraztea eskatzen dute. Taldeek, halaber, puntu moreen eta eraso sexistei eta LGTBIQ+fobikoei aurre egiteko prebentzio- eta arreta-guneen garrantzia aldarrikatzen dute, horien presentziak jaietan zatiketa eragiten duela uste dutenen aurrean. «Ez dugu aniztasun gutxiago nahi elkarrekin bizitzeko. Errespetu gehiago nahi dugu aniztasunean elkarrekin bizitzeko», ondorioztatu du komunikatu bateratuak.