Beste Pakistan bat | Chitral – Kalash | Pakistan
Hamaika Telebista
0:00 / 0:00
Beste Pakistan bat | Chitral – Kalash | Pakistan
67 просмотров · 2 дн. назад
Hamaika Telebista
5 тыс. подписчиков
67 просмотров · 2 дн. назад
www.hamaika.eus | Pakistan bizikletaz
Chitralera egun berezi batean iritsiko gara: Pakistanen Independentzia Egunean. Kaleak banderaz josita egongo dira, eta musika, dantzak eta ospakizunak izango dira protagonista. Giro alaia eta festa giroa nabari da nonahi.
Handik, Kalash bailaran murgilduko gara, bertako kultura, ohiturak eta dantzak gertutik ezagutuko ditugu, eta harrituta geratuko gara beren tradizioen aberastasunarekin. Isa Pons ere bertan ezagutuko dugu, Espainiatik hiru urtez oinez, oinutsik, Pakistanera iritsi den bidaiaria. Hiru urtez familiarengandik urrun egon ondoren, bertan elkartuko da Pons familia, Kalash herrian.
Kalash bailarari agurra bertako dantzen erritmoan emango diogu. Dantza eta musika tradizionalak lagun, agur esango diogu bailara eder honi. Biharamunean, Peshawarerantz abiatuko gara, mendiak atzean utzi eta bidaiaren azken txanpari ekiteko.
Hiria zain dugu.
Asier Arroita Lafuenteren eskutik.
-----------
Grabaketa: Asier Arroita Lafuente
Edizioa/Grafismoa: Nagore Sarasola Aramendia